Albiste gehiago
Sarean eduki guztiak irekita, zuri esker

Euskal Herrian prentsa indepedentea beharrezkoa da. Eta euskaraz informatu behar gira

Ezpeletatik Ximun
Laburrean

Ehunka ikurriñak desfilatu dute ekainaren 7an Bilbon, Gure Esku-k deituta, “Herri libre bat. Euskal Herriak erabaki” lelopean. Bezperan, zesta puntako euskal selekzioek Nazioen Ligako finala jokatu zuten Gernikan, ofizialki lehenbizikoz, gizonezkoek Frantziaren eta emakumezkoek Espainiaren aurka. Sinbolismo handiko partidak biak, sari banaketak argi erakutsi zuenez: biharamunean Bilbon ikusiko ziren “Euskal Herriak erabaki” zioen ikurriña mordoa publiko artean, txalo zaparrada pilotarientzat, eta txistuak espainiar ereserkiarentzat. Lau pilotariak euskaldunak, Berriatuakoak euskal selekziokoak, eta Markinakoak espainiar selekziokoak. Zortzi bat kilometro izango dira euren sorterrien artean. [..]
Testua: Jon Torner

ARGIA buletin digitala
Astelehenetik ostiralera, 21:00etan zure e-postan
Azoka
ARGIA Solasaldiak ARGIAko egileekin hitzaldi, liburu aurkezpen, tailer edo bestelakorik antolatzeko aukera duzue: [email protected]